Ezpata ala errota - Ibai Osinaga eta Amets Aranguren

"Santxikorrota, Bardeetan libre" Euskal Gaizkileak serieko hamabigarren eta (oraingoz) azken atala da. XV. mendean Cascanten bizi zen Santxo gaztearen historia kontatzen da, nola igaro zen Queiles ibaiko errotari izatetik Bardeetako bidelapur sonatuena izatera.
Ez zaigu Santxikorrotari buruzko kanturik iritsi gaur arte, eta beraz, abestia sortzeko eskatu genien Ibai Osinaga eta Amets Aranguren musikariei. Aranguren letraz arduratu zen, eta Osinaga ahotsaz eta gitarraz.
Podcasta osorik entzuteko: podcast.eus/santxikorrota-bar...
LETRA
Nafarroako Erriberan zen
jaioa Santxo gaztea
zerbaitengatik toka zitzaion
bere herria uztea
Bardeetan Ermandadearen
beroa gertu sumatu
eta herriaren sostengua
hark zuen bereganatu
Soberan zuenari ostuta
txiroari lagundurik
bere bizitza eten zuen hark
daga bihotzean sarturik
Santxikorrota, santxikorrota
aberatsei ezpata, behartsuei errota
Kondaira batek duen egia
eta gezurra eskutan
zaila da jakitea non koka
ze alde edo bandotan
Santxoren gogo eta arimak
segitu dute bizirik
Erriberako lurretan barna
Luciok lekukoa harturik
Santxikorrota, santxikorrota
aberatsei ezpata, behartsuei errota

Пікірлер