Orri galduetan natza - Pasadena

"Sakamantekas" Euskal Gaizkileak serieko hamaikagarren atala izan zen, eta XIX.mendean zehar Arabako lautadan bizi izan zen Juan Diaz de Garaio serieko hiltzailearen historia kontatzen du. Ez dago gaiztagin honen nondik norakoen berri ematen duen euskarazko kanturik, eta horregatik eskatu genien Pasadena musika taldeko Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basagureni abesti bat sortzea.
Musika eta hitza: Pasadena (L. García de Cortazar, J. Basaguren)
Ekoizpena eta nahasketa: Gakobeltz Hit Faktoria (J. Baleztena, M. Narbaiza)
Masterizazioa: Jonan Ordorika
Podcasta osorik entzuteko: podcast.eus/sakamantekas-laut...
LETRA
Senarra espetxean
eta umeak negarrez.
Gorputza saldu beharra orain
ez hiltzeko gosez.
Bisaia hautsita utzi nauzu
errekan bertan.
Sabela ireki, baina
begiak itxita.
Eske guztiak ukatuta,
orri galduetan natza.
13 urterekin moztu zidan bidea.
Eta leku hartan saski bat dago,
nire hutsunea.
Ile orratza odoldu arte
bihotz barnean.
Ezetza ez da kabitzen
batzuen buruan.
Bularra zulo, bortxatuta,
orri galduetan natza.

Пікірлер