Jaungoikotxiki - Arkaitz Miner

"Jaungoikotxiki, mairu gipuzkoarra" Euskal Gaizkileak serieko hamargarren atala izan zen, eta bertan Errenteriako Jaungoikotxikiren historia kontatzen da, 1870. urte inguruan familia behartsu batean jaio eta bizitza zaila egokitu zitzaion mutiko batena, azkenerako labana amen batean ateratzeko motibo askorik behar ez zuena.
Pello Zabaleta bertsolari errenteriarrak Jaungoikotxikiren historia kontatzen zuen bertso sorta plazaratu zuen 1963an, eta estreinekoz musikatu du Arkaitz Miner herrikideak.
Podcasta osorik entzuteko: podcast.eus/jaungoikotxiki-ma...
LETRA
Jaungoiko-txiki” izengoitiya
eldu zitzaion aurretik,
ez-izen onek segitzen ziyon
biurriya izanagatik;
gizarajua aitaren faltan
gelditua zan gaztetik,
lurraldi ontan egun bat onik
etzuan izan geroztik.
Lan-tokiyan e etzun izaten
jostatzeko gogorikan,
miseriyakin gizatxartua,
etzedukan besterikan;
an e batekin aserretu zan
ezer gutxirengatikan,
ez bat eta ez bi or sartu diyo
labana sabeletikan.
Beste txasko bat izandu zuten
Donostiyako partian:
arlote xamar jantzita zegon
sagardoteri batian,
zerbait laguntza egin bear ta
burlaka aldamenian,
agindu ziyon ixildutzeko
jarri baño len txarrian.
“Nerekin daukat lanikan asko,
utzi zaidazu pakian,
edo bestela bertan ilko at
lendabiziko kolpian”.
Orduan eta burla geiago
erronka egin nayian,
or sartu diyo labain zorrotz bat
bularraren erdiyian.
Presondegira eraman zuten
Donostiyatikan Ceuta,
an ere joka asi zaizkiyon
argala idurituta:
artutzen zitun ziorkadakin
zeukan burua lotuta,
kartzelerua or garbitu du
puñal luze bat sartuta.
Garai arretan Españiyakin
gerrran asi zan morua,
an ilko zuten asmuarekin
aurrera zan bialdua;
Jangoiko-txiki pobria bañan
etzan burutik tontua,
azkar egin du beste aldera
igarotzeko modua.
Moruetara igaro zan da
an etzuten gaizki artu,
azkarra eta listua zala
nonbait zuten ezagutu:
umil da leial jokatzen zuen,
asko zitzaien gustatu,
ango jauntxuak morrontzarako
bera zuten izendatu.
Emengo mutil asko zeukaten
moruak preso artua,
Jangoiko-txikik oik ikusteko
izaten zuen gogua;
mesede asko egiten ziyen,
etzeukan biyotz galdua,
beragatikan deitzen ziyoten
moro gipuzkuanua.
Eriyotzatik libratu zuten
Españira etortzeko,
mesede ori egiñ ziyoten
ondo portatu zalako;
Cartagena’ra ekarri zuten
presondegiyan sartzeko,
etzuen pasa denbora asko
andikan ateratzeko.
Bere txokora allegatu zan
andikan abiyatuta,
Jangoiko-txiki etzan gelditu
bide oietan galduta;
Errenteriyan iru jauntxo
zauden beldurrak artuta,
Ameriketa biali zuten
diru puska bat bilduta.
Infernutikan zerura joan zen
gure Jangoiko-txikiya,
tormentu asko igaro ondoren
zerbait zeukan mereziya;
beti-betiko aldegin zigun
utzirik Errenteriya,
urte batzuek gozatutzeko
izandu zuen graziya.
Jangoiko-txiki izengoitiya,
ez det esan nai izenik,
aren razikan bizi balitza
eniyoke eman nai penik;
gonmertituta Ameriketa
juan ziñaden emendik,
Chile aldian bukatu ziñan
azken arnasak emanik

Пікірлер