Bardabioko semia - Joseba Irazoki

Berdabioko atea izan zen Gaizkileak podcasteko lehen atala, eta bertan, noski, “Goizuetan” abestia sartu genuen. Ez ordea Mikel Laboak ezagun egin zuena. Laboak Resurreccion Maria Azkuek bildutako aldaera bat hautatu zuen, eta aukeraketa hori egitean beste bat ahanzturan geratu zen: Aita Donostiak 1929an Aranazen jasotakoa.
Joseba Irazoki musikari beratarrak musikatu du kantua, bere estiloan, bere erara, berak ere konta dezan Goizuetan badela gizon bat…
Podcasta entzun nahi baduzu: podcast.eus/berdabioko-atea-e...
LETRA
Bardabioko semia naiz ta
Seme fortuna gabia.
Aranaztikan ekarri nuen
Dotiarekin andria.
Hobe zukian ikusi ezpalu
Bardabioko atia.
Nere buruaz ez naiz oroitzen,
Zeren ez naizen bakarra.
Azitzekuak or uzten ditut
hiru seme ta bi alaba.
Jaun zerukuak adi dezala
haien amaren negarra.
Goizuetan bada gizon bat,
Deitzen diote "Trabuko".
Hitzak ederrak, bihotza faltso
Behinere etzaio faltako.
Hark egin didan aberiguazioa
Sekulan etzait ahantziko.
Denbora batez oroitzen bayintz
Zer egin yuen Elaman,
Denbora hartan ibiltzen yintzan
Yarraiki nikan Lesakan
Orain bano len egun yakien
Ni orain naguen atakan.
Goizuetako eskribu Jaunari:
-Eskarrikasko, barkatu;
Informaziuak onak diguzu
Iruñerako prestatu!
Mundu honetan edo bestian
Biharko dituzu pagatu.
Zorriak eta arkukusuak
Arrotontxuak nagusi.
Denbora batez erran bihartzuenak
hau bihar nuela ikusi!
Zeruko Aita, lagun nazazu,
Ezin nengoake igesi."

Пікірлер