Mars Climate Orbiter ontziaren istripua

Ғылым және технология

Zein izan daiteke zunda espazial bat neurri-unitate desberdinak erabiliz fabrikatzearen emaitza? Seguruenik, espazio-historiako akats barregarriena izatea.
Horixe gertatu zen Mars Climate Orbiter zundarekin, 1998ko abenduaren 11n jaurti zutena. Misioak, 125 milioi dolarreko kostua izan zuena, Marteko klima xehetasunez aztertzea zuen helburu. Baina bederatzi hilabeteko bidaia baten ondoren, zunda Marteren aurka puskatu zen.
Ikerketa-batzorde bat antolatu zen zer gertatu zen argitzeko. Zundaren zati bat kanpoko hornitzaile bati eskatu zitzaion, eta NASAk bere ordenagailuak sistema mediko hamartarra erabiliz programatzen zituen bitartean, hornitzaileak sistema anglosaxoia erabili zuen.
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Mars Climate Orbiter ontziaren istripua" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі