Hoyle Big Bangaren kontra

Ғылым және технология

XX. mendeko 30eko hamarkadan, Georges Lemaître apaiz eta astronomo belgikarrak unibertsoa berezitasun batetik sortu zela postulatu zuen, arrautza kosmikoa deitu zion lehen atomotik. Lehen atomo horrek leherketaren antzeko zerbait jasan zuen. Horrek unibertso bat ekarri zuen, eta ordutik etengabe zabaldu da.
Fred Hoyle astrofisikariari lelokeria iruditzen zitzaion. Uste zuen hurbilegi zegoela sortzailetzat jotzen zituen postulatu erlijiosoetatik. 1949an BBCri emandako elkarrizketa batean, Hoylek iseka egin nahi izan zion teoria horri, izen barregarri bat jarriz. Big Bang deitu zion. Ezaguna egiten zaizu izen hori, ezta?
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Hoyle Big Bangaren kontra" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі