Galileo eta mareak

Ғылым және технология

Askok ez zuten konfiantzarik izan Johannes Kepler astronomo alemanaren teoriaz mareak azaltzeko. Astronomo alemanaren arabera, Ilargiak mareetan eragiten zuen erakarpen misteriotsu baten ondorioz sortzen ziren.
Galileo Galilei izan zen teoria hartaz fidatu ez zenetako bat, eta berea pentsatzen hasi zen. Haren ustez, mareak lurraren errotazioaren eta translazioaren ondorio ziren. Bere buruaren eta Eguzkiaren inguruan biratzean, Lurrak azelerazioak eta dezelerazioak jasaten zituen aldizka.
Gaur badakigu Galileo oker zegoela eta Keplerren intuizioak zuzenak zirela.
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Galileo eta mareak" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі