Darwin eta herentzia

Ғылым және технология

Beagleko bidaian, Charles Darwin konturatu zen animalia amerikarrak europarren antz handia zutela, baina ez ziren berdin-berdinak. Desberdintasun horiek inguruneek eragindako egokitzapenen ondorio izan zitezkeela pentsatu zuen. Agian, beren ingurunera ondoen egokitutako gaitasunak zituzten animaliak besteek baino gehiago bizi ziren. Eta hori egitean, gaitasun horiek transmititzen zizkieten seme-alabei. Fenomeno horri izen bat jarri zion: Hautespen naturala.
Gaur egun badakigu herentzia genetikoak ez duela horrela funtzionatzen. Ezaugarri genetikoak askoz motelagoak eta sotilagoak dira. Ala eta guztiz ere, Darwinek dena hankaz gora jarri zuen bere ideiarekin.
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Darwin eta herentzia" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі