Animalia-elektrizitatearen teoria

Ғылым және технология

Mary Shelley idazlea “Frankenstein edo Prometeo modernoa” eleberrirako inspiratu zen Luigi Galvani mediku eta fisikariaren eta haren iloba Giovanni Aldiniren lanean.
Galvanik uste zuen bazela animalia-elektrizitate izeneko zerbait: hildako animaliei korronte elektrikoak aplikatzean, muskuluak uzkurtu egiten ziren. Gaur egun badakigu animalia-elektrizitate hori ez dela existitzen, baina zelulak elkarri bulkada elektrikoen bidez komunikatzen dira.
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Animalia-elektrizitatearen teoria" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі