Lurraren hedapena

Ғылым және технология

Kontinenteak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, ez dira beti horrela egon. Duela 175 milioi urte baino gehiago superkontinente bakarra osatzen zuten. Darwin izan zen lehenengoetarikoa honetaz ohartzen, elkarrengandik urrun zeuden lekuetan espezie berdinak aurkitu baitzituen.
Hainbat zientzialari saiatu ziren kontinenteen egoerari erantzuten. 1889an, Roberto Mantovano geologo italiarrak proposatu zuen iraganean lurra txikiagoa zela eta kontinente guztiak elkarrekin zeudela. Gero, dilatazio termiko bat gertatu zen, planetaren tamaina handitu eta azalera zatitu zuena.
Alfred Wegener-ek oso antzekoa uste zuen, baina, haren arabera, Lurrak ez zuen handitu bere tamaina, eta superkontinente hura hondatu zuena Kontinentalen Jitoa deitu zion fenomenoa izan zen.
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Lurraren hedapena" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі