Udalerri euskaldunetako kultura teknikarien eta sortzaileen topaketa, Altzon

Udalerri euskaldunetako kultura teknikariak eta sortzaileak elkartu zituen Lanarteak Altzon, ekainaren 16an.
Euskararen langile profesionalen elkartea da Lanartea, eta badira zenbait hilabete UEMArekin lehen aldiz biltzen eta bidea egiten hasi zenetik. Izan ere, datu soziolinguistikoek erakusten duten moduan, gaur egun udalerri euskaldunetan ekoizten da euskararen erdia eta, beraz, UEMArentzat zein Lanartearentzat garrantzitsua da euskal sortzaileek udalerri euskaldunetan presentzia izatea eta sortzaileen zein kultur teknikarien artean zubiak eraikitzea. Batetik, elkarren berri izateko. Bestetik, baita batzuen eta besteen beharrak ezagutzeko eta ahal den heinean horiei erantzuteko ere.
Lanartea elkarteko koordinatzaile Amagoia Gurrutxagak topaketaren asmoak eta nondik norakoak azaltzen ditu bideoan.
Musika: Ibil Bedi, 'Xirarena' (Goldea, 2023).

Пікірлер: 1

  • @liide7427
    @liide7427 Жыл бұрын

    👏👏👏👏