'Euskara eta kulturartekotasuna' topaketa, Zaldibian.

Batean eta bestean 'Euskara eta kulturatekotasuna' egitasmoa lantzen ari diren eskolen, udalen eta talde-eragileen topaketa antolatu zuen UEMAk 2024ko martxoaren 7an, Zaldibian. 24 herritako ordezkariak elkartu ziren, egiten ari diren bideaz hitz egiteko: eskoletako zuzendariak eta irakasleak, gurasoak, udaletako ordezkariak eta teknikariak, eta talde-eragileetako kideak.
Horietako hamabi lagunen elkarrizketa laburrak biltzen ditu bideo honek, topaketen eta tokian tokiko egitasmoen berri emanez.
Hurrenez hurren, hauek dira bideoan ageri diren elkarrizketatutak: Maialen Zuazo (UEMAko teknikaria), Josebe Azpiri (Ondarroako Zaldupe eskolako zuzendaria), Eider Amundarain (Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolako zuzendaria), Amaia Arnaiz (Areatza Herri Eskolako zuzendaria), Goretti Mendizabal (Mutrikuko San Miguel ikastetxeko ikasketa-burua), Itziar Saenz de Ojer (Lizartzako zinegotzia), Nagore Agirrebeitia (Otxandioko Herri Eskolako zuzendaria), Garbiñe Makatzaga (Ereñozuko Txirrita eskolako zuzendaria), Amaia Ugalde eta Bakar Oliden (Orioko Ikastolako zuzendaria eta irakaslea), Julen Barriuso (Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasketa-burua), Garazi Tapia eta Saioa Iturrioz (Ikaztegietako eskolako zuzendaria eta ikasketa-burua) eta Mikel Iturrioz (Azpeitiko Ikasberri Ikastolako irakaslea).

Пікірлер