'Solasa izan' (Udalerri Euskaldunen Eguna 2024, Lesakan)

2024ko maiatzaren 18an Lesakan izanen den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira sortutako abestia eta bideoklipa.
SOLASA IZAN
Hitzak: Ekhiñe Zapiain eta Itziar Telletxea
Musika: Arranoband
Natura da norbera, erreka, mendi zatia,
beso biak zabalik, mundu bati irekia
Sustrai-oin, suzko gorputz, ur bihotz zein txori buru
paisaiarik ederrena mingainaren puntan dugu
(Errepika)
Solasa bada izatea ta jendea euskara…
Lurrari hitza emateko herria gara
Harreman bat ez al da hizkuntzaren muina edo?
Lehendik hartu duguna ematen badugu gero!
Nire hotsak isuri, zure soinutikan edan,
elkarrekin bakarrik egin dezakegu hegan!

Plaza, erreka, etxe, baserri baten zatia,
euskara da leku bat gure baitan eraikia
Errekaren gainean zubia dago begira
Garai zaharretik edan, berriak ere iturrira
Solasa bada izatea ta jendea euskara…
Lurrari hitza emateko herria gara
-----------------------------------------------------------------
ABESTIA:
· Musika: Arranoband.
· Hitzak: Ekhiñe Zapiain eta Itziar Telletxea.
· Ahotsa eta gitarra: Itziar Telletxea.
· Akordeoia: Gorka Urtasun.
· Txistua eta txirula: Gaizka Sarasola.
· Zeharkako flauta: Nahia Baylon.
· Tuba: Ibon Txoperena.
· Klarinetea: Eduardo Conde.
· Bateria: Jon Ander Ruiz.
· Grabazioa, nahasketak eta masterizazioa: Ibai Gogortza.
BIDEOKLIPA:
· Grabazioa, edizioa eta zuzendaritza: Mikel Leiza.

Пікірлер: 1

  • @fredyleon4942
    @fredyleon494228 күн бұрын

    Desde Costa Rica ,Gora Euskadi si asi se escribe