Flogistoa

Ғылым және технология

Ez da beti jakin errekuntza oso oxidazio azkarra dela. Hori dela eta, XVII. mendean, Johann Becherri azalpen bat bururatu zitzaion, zergatik gauza batzuk erretzen diren eta beste batzuk ez, eta zergatik ia beti gutxiago pisatzen duten hondarrak erretzen direnean.
Alkimista eta mediku ingelesaren arabera, objektu sukoiak substantzia misteriotsu batez inpregnatuta zeuden, flogistoa deitu zuena. Zerbait erretzean, flogistoa erretzen zen, eta errekuntza amaitzen zenean, objektu horrek barruan flogisto gehiago ez zuelako zen. Horrek azaltzen zuen, halaber, zerbait erre ondoren, lehen baino gutxiago pisatzen zuela.
- - - - -
UPS! ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren akatsak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
"Flogistoa" bideoa egin dute:
Ekoizpen exekutiboa: Blanca Baena
Gidoia: José Antonio Pérez Ledo
Grafismoa: Cristina Serrano
Musika: Israel Santamaría
Ekoizpena: Olatz Vitorica
Itzulpena: K 2000
Lokuzioa: Jaione Insausti

Пікірлер

    Келесі