Txonbo! (Ibilaldia 2024)

Музыка

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: txantxangorria.eus/?page_id=2873
Txonbo!
Hirurogeita hamazortzitik
Bi mila ta hogeita laura
Amets hura amets zenetik
Izan ginen eta bagara.
Kantauritik dator oihartzuna
Portu zaharrean entzuna
Herri harro bat daukaguna
Euskalduna
Norabide berean zuzen
Hizkuntzari eustera goazen
Haurrak euskaraz bizi daitezen
Esan ozen.
Txonbo euskaraz
Txonbo ikastolara
Txonbo euskaraz
Txonbo plazara! (x2)
Ernal zitezen kimu berriak
Sendotuz gure oinarriak
Jarri zituen lehen harriak
Gure herriak
Ezezagun zein lagunekin
Zuk nirekin ta nik zurekin
Geroa eraikitzeari ekin
Elkarrekin
Txonbo euskaraz
Txonbo ikastolara
Txonbo euskaraz
Txonbo plazara! (x2)
FITXA TEKNIKOA:
Abestia eta melodia: Alexander López.
Hitzak: Inazio Vidal, Arrate Illaro, Imanol Uria eta June Diaz.
Abeslariak: Eider Saratsaga, Lide Hernando, Ainhoa Aranburu, Oier Garamendi, Iera Landa, Lierni Juaristi, Ainhoa Juaristi eta Laia Moran.
Musikariak: Asier Lores, Iñaki Etxegia, Alexander López, Asier Alda, Alberto Mielgo, Amaia García, Ruben Isasi eta Germán Ulacia.
Konponketak: Alexander López
Grabazioa, nahasketa, masterra: Unai Mimenza. Tio Pete estudioa.
BIDEOklipa / FITXA TEKNIKOA
Bideo sortzaileak: IN-komunikazioa agentzia.
Zuzendaritza: IN-komunikazioa agentzia.
Irudiak: Levi Pacheco.
Kudeaketa: Jon Ander Aranburu, Unai Aranguren, Alberto Mielgo, eta Aitor Uribarri.
www.txantxangorria.eus/
/ euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Пікірлер: 1