Lamiako Maskarada ere Euskaraldiaren alde!

Музыка

Lamiako Maskarada Kultur Elkartea ere Euskaraldiaren alde.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da lehen Euskaraldia Leioan helburu hauekin: euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan ohiturak aldatzea eta herriko entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea.
Euskaraldirako IZEN-EMATE OFIZIALA IRAILAREN 20AN HASI ZEN. EZINBESTEKO BALDINTZAK PARTE HARTU AHAL IZATEKO: 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzea!!
leioaztarrak.eus webguneak Leioako Euskaraldiaren inguruko komunitatearen bilgunea izan nahi du.
EUSKARALDIAn herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izatera gonbidatu nahi ditugu.
AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
BELARRIPREST: Egidazu euskaraz mesedez, nik euskaraz zein erdaraz erantzungo dizut.
Lamiako Maskarada ere Euskaraldiaren alde!!!
ANIMA ZAITEZTE!

Пікірлер

    Келесі