Lamiako Maskarada (Documental 2002)

Музыка

Lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du urtero maiatzaren azken ostiralean. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan,
Maskarada Inauterietatik desberdindu behar delako. Inauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen da erruak ordaintzeko. Maskaradan, ordea, elementu hau ez da beharrezkoa eta edozein sasoiean ospa daiteke
solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak une egokiak direlako. Ohiturari kasu eginez, maiatzaren azken ostirala zeruari eskainita
zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere.
Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta jai moduan aurkezten da, musika eta dantzarekin batera, herri eta pertsonaia mitologikoak elkartuz. Prudentzia Maskaradaren protagonista nagusia da. Gainerako pertsonaia mitologikoak hauexek dira: Mari, jenio guztien ama; Sugaar, lamien nagusia; Basajaun indartsua; Aker, mendean morroi asko dituen ahaidea; Galtzagorri, kristauentzat ispiritu maltxurra duena; Ieltxu, ahotik sua botatzen duen txoria; Inguma, gaueko jeinua; eta Sorgin, leizetan Mariren neskame dauden ahaideak. Bestalde, Lur, Eguzki, Illazki, Ur, Gau, Su, Mendi, Oneztarri, Maiatza eta Abadea pertsonaia naturalak dira. Maskarada egun osoko ikuskizuna da eta 1978garren urtean auzune horretan sortutako Lamiako Maskarada taldeak, herriaren partaidetzarekin, bertoko jaiak ospatzen direnean antzezteko ohitura dauka, urte batzuetan arazo ekonomikoak medio proiektua ahuldu bazen ere.

Пікірлер

    Келесі