Burlatako gaztetxe berria erasotu dute gaur gauean

Margoketa faxistak egin dituzte, eta kalte haundiak eragin dituzte erasotzaileek. Gaur arratsaldean asanblada bat eginen dute eraso honen aurrean zer egin erabakitzeko.
Ezezagun batzuek kalte ugari sortu dituzte gaur gauean Burlatako gaztetxe berrian. Goizaldeko 5ak aldera izan da erasoa, Gaztetxekoen ustez. Zakarrontziak zapuztu eta zabor guztia lurretik bota dute, egindako horma irudian margoa bota dute eta esbastikak margotu dituzte. Gazteek egindako chill out zonaldea guztiz zapuztu dute: eserlekuak apurtu, mahaiak irauli... Gaztetxean sartzen saiatu dira. Harriak ateen kontra bota dituzte, baina ez dute lortu euren helburua. Gaztetxearen kartela ere lapurtu dute, eta musika ekipo txiki bat apurtu dute
Gaztetxea duela aste batzuk okpuatu zuten. Nafarroan gaztetxeen loraldia erreportaian Ahotsa.info-k gaztetxeko kide bat elkarrizketatu zuen. Gazte honek azpimarratu zuenez, gaztetxea herriko gazte guztiendako gune autogestionatu bat izanen zen. Gaur arratsaldean asanblada bat eginen dute eraso honen aurrean zer egin erabakitzeko.

Пікірлер: 2

  • @DabidGuty
    @DabidGuty5 жыл бұрын

    Video vertical (⊙.☉)