Arg(h)itzen, Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da gaur Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki erakusteko.
Estreinaldian egon direnen artean, dokumentalean parte hartu duten hogeita hamar torturatu sakandarrak, eta horietaz gain, Hilario Urbizu olaztiarraren senitartekoak. Hilario 1975 urtean torturatua izan zen eta oraindik ez du itzultzerik izan bere jaioterrira, Mexikon erbesteratu baitzen. Iortian ere egon dira beraien ezagutzatik torturaren praktikak dituen ertz ezberdinak aztertzen lagundu duten adituak: Iñaki Egaña Historialaria, Martxelo Otamendi eta Mikel Reparaz kazetariak, Amaia Izko Abokatua eta Jeannete Goikotxeta Euskal Kriminologia Institutoko lan taldearen laguntzailea.
Dokumenatalaren ekoizpen prozesuari ekarpena egin diotenen artean, Altsasun egon dira Euskal Memoria Fundazioa, Iratzar Fundazioa, Olaso Dorrea Fundazioa, Foku Ekoizpen Audiobisuala, Olaso Dorrea Fundazioa, Elkar Argitaletxea, Ahotsa.info, Sakanako 13 udaletako alkate eta zinegotziak, Nafarroako Memoria Institutoa...
Nafarroako Gobernuaren aldetik, Ana Ollo sailburu anderea egon da, Nafarroako Legebiltzarreko Lehendakaria Unai Hualderekin batera, eta lehenengo ilaretan EH Bildu, Geroa Bai eta Elkarrekin-Zurekin talde politikako ordezkariak.
Manu Gomez dokumentalaren lan taldeko kideak eta Nafarroako Torturatuen Sarearen Ainara Gorostiagak hartu dute hitza parte hartzaileek egindako esfortzua eta egindako lana eskertzeko.

Пікірлер

    Келесі