'Apustu-erdia mahaian irabazten da!' (Arria V.a-Iker Vicente) (Tolosa, 2018-01-05) (14'20)

Музыка

Arria V.ak eta Iker Vicentek aizkora apustua jokatuko dute apirilaren 8an, Tolosako zezen plazan, eguerdiko 12etan. Horrela adostu dute Tolosako 'Kantabriko' tabernan. Apustua ez da Arria V.ak nahi zuen bezala izango (30 kanaerdikotara), ezta Vicentek bezala ere (60 ontzako 16 enbor). Azkenean, bien nahasketatik irten da apustua: 12 kanaerdiko eta 60 ontzako 8 enbor. Sei mila euro jokatzen ditu alde bakoitzak.

Пікірлер

    Келесі