'Aizkora eta korrika apustua' (Etxeberria-Zaldua) (Azpeitia, 2017-12-30) (21'09)

Музыка

Zigako Etxeberria gazteak eta Zumarragako Zalduak gaur jokatu dute Azpeitian aizkora eta korrika apustua. Alde bakoitzak 10 kanaerdiko moztu behar izan ditu; korrika, ordea, Etxeberriak abantaila izan du, Zalduak 10 kilometro (100 itzuli) egin behar izan ditu eta Etxeberriak 8,6. Abantail horrek eragina izan du amaieran eta Etxeberriak 5 minutu eta 12 segundoko tartea atera dio Zalduari. Aizkorako lanetan aurretik ibili da Etxeberria. Lasterkako zatian asko sufritu dute bi aizkolariek baina errentari esker Etxeberriarentzat izan da apustua, eta jokoan zeuden 6.000 euroak.

Пікірлер

    Келесі