V. eskola suberanista, Mallorcan [Floren Aoiz]

"Subiranotasuna eta politika eraldatzaileak trantsizio ekosozialerako" lemapean antotatu dute V. eskola suberanista, Darder- Mascaró, Ciemen eta Coppieters fundazioek elkarlanean.
Jardunaldien helburua ekologiatik haratago, klaseari eta subiranotasunari dagokienez, larrialdi klimatikoa agenda politikoan eta ezker subiranistaren diskurtsoan kokatzea da.
V.eskola honetan egoeraren larritasuna eta politika eraldatzaileak garatzeko behar diren aldaketen sakontasuna agerian uzteaz gain, gizarte-kolektiboa eta pertsonen duintasuna indartzeko praktikei buruz eztabaidatuko da Espainako fundazio eta elkarte ezberdinetako ordezkarien artean.

Пікірлер