Pontx Pailazoa - "Gelara!" BIDEOKLIPA

GELARA! ikusgarriari loturiko bideoklipa. Ikusgarri berriarekin batera bideoklipaz gozatzeko aukera ezin hobea duzue!
"GELARA!"
Hitzak : Haira Aizpurua Ibargarai
Konposaketa eta produkzioa: Iñaki Mujika/Axular Arizmendi
Grabaketa estudioa eta Nahasketa : Axular Arizmendi / AME Estudioa
Eskerrak Sarako Herriko Etxeari eta Sarako Olhain ikastolako lagun guztiei!
Jolastuz ikasteko eta ongi pasatzeko, hemen da Pontx Pailazoa!
Gelara! - Hitzak:
Nahiz ta atzartzeko izan
alfer eta nagi,
dutxara noa eta
irtetzen naiz garbi.
Gosalduta ogia
ta fruitu ugari,
eskolako bidean
banoa kantari!
Txirrinak jotzen duen orduan
Presaz iristen gara klasera
Irakasle, ikasle ta lagun
gaurkoan jolastuz ikastera!
Ariketak eginez
lorpena helburu,
nahiz ta akatsak egin
ta izan txoriburu.
Ulertuta lortuko
dudala seguru,
huts egin eta ere
ikasten baitugu!
Eskolak beti ditu
zabalik ateak.
Musikak ta hizkuntzak,
zientziak, arteak,
balio dute gure
parte izateak
Handiago egiten
gaitu ikasteak!
Txirrinak jotzen duen orduan
Presaz iristen gara klasera
Irakasle, ikasle ta lagun
gaurkoan jolastuz ikastera!
📧Kontratazioa: pontxpailazoa@gmail.com
Jarraitu Pontx Pailazoa sare sozialetan! 💻
Instagram: @pontxpailazoa
Facebook: Pontx Pailazoa

Пікірлер