Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa landatuz

Andoaingo Familia Laguna programaren eskertza ekitaldiaren ospakizunean, Otietan, errekatxoaren ondoan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitu ziguten intxaurrondoa landatu genuen familia guztiekin.
Indartsu hazteko zainduko dugun zuhaitz honek dolua irudikatzen du, baina baita doluaren ondoren hasten den bizitza berria ere. Andoaingo familia lagunok ilusioz jaso genuen oparia, eta hura zaintzen eta hazten saiatuko gara, Andoainen kulturen arteko harremanak zaintzen eta hazten diren heinean. Mila esker Pirritx, Porrotx eta Marimotots familia guztien partetik!!!!
En el acto de agradecimiento del programa Familia Laguna de Andoain, aprovechamos para plantar en Otieta junto al riachuelo, el nogal que nos regalaron Pirritx, Porrotx eta Marimotots con todas las familias.
Este árbol al que cuidaremos para que crezca fuerte, simboliza el duelo, pero también la nueva vida que empieza después del duelo. Las familias laguna de Andoain recibimos el regalo con ilusión, e intentaremos cuidarlo y hacerlo crecer al mismo tiempo que cuidaremos y haremos crecer las relaciones interculturales en Andoain. Mila esker Pirritx, Porrotx eta Marimotots de parte de todas las familias!!!!

Пікірлер