Pentsamendu logiko-matematikoa II: ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK 🔢

GARAPEN TAULA izena jarri diot gaurko materialari, izan ere, haurra pausoz-pauso osatzen joango den taula moduko bat da. 🤗
Bideoan azaltzen dizuedan modura, zailtasun-maila ezberdinak eskaini ahal izango ditugu, haurraren adin eta gaitasunen arabera. Horregatik, 0tik 100era bitarteko zebakiak topatuko dituzue. 💯
Taula moduko honetan haurrak zenbakia identifikatu, idatzi, kontatu eta bere aurreko zein ondorengo zenbakiak aukeratu beharko ditu. Beraz, prozesu ezberdinetatik igaroko da eta guri bere garapen momentuaren inguruko pistak emango dizkigu. Informazio hori oso baliogarria izango zaigu berari laguntzeko. 😊
Zer iruditzen zaizue material hau? Proposamenik baduzue? Kontaidazue iruzkinetan 😍
#pentsamendulogikomatematikoa #zenbakiak #kopuruak #matematika #batuketak #kenketak #materialmanipulagarria #arreta #kontzentrazioa #motrizitatefina #hezkuntza #erraietatikhezi

Пікірлер