OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREKIN

Pailazoak, urtero bezala, elkartu gara Olentzero eta Mari Domingirekin hauei piska bat laguntzeko asmoz, lan handia dute eta. Paketeak prestatzen, opariak paperean bildu eta lazotxoa ipintzen laguntzen diegu, gau magikorako guztia prest izan dezaten. Iaz Porrotxek lazoa opariari egin beharrean astoaren isatsari egin zion, eta astoa haserretu egin zen. Ez da harritzekoa! A ze lanak korapiloa askatzen! Aurtengoan Porrotx ez ote da despistatuko, katxiporreta! Gabonetan ere, pasa ongi, Mari Domingi! Gora irria!

Пікірлер