MUSEO ETNOGRAFIKOA. ARTETA. BISITA GIDATUA. Euskaraz

Artetan, 1986an, Jose Ulibarrena artista eta etnografoak sortutako museo-etxean bisita daitekeen bilduma pribatua. Fantikorena Pirinioetako etxe arrunta da, XVII. mendean eraikia. Erakusketa iraunkorra gure arbasoen bizimoduari buruzko eguneroko objektuez beteta dago. Pertsona haien bizitza-historiak inspiratu egiten dute Ulibarrena bere eskultura-lan zabalean, eta objektuen unibertsoarekin bat egiten dute museoan, denboran eta espazioan zehar bidaiatzera eramaten baitute bisitaria.
Museoa bisitatzeko, Elur Ulibarrena Herce, Joseren alaba eta erakundearen egungo arduraduna, izango ditugu lagun.
Harremanetan jartzeko eta bisita egiteko, deitu +34948328034 telefonora edo idatzi ulibarrenamuseo@gmail.com helbidera.
Proiektuak, maileguak, eskola-bisitak... egiteko prest gaude. Deitu edo bidali mezu elektroniko bat. Mila esker

Пікірлер