No video

LEMAK - MM feat. Mikel Moreno

“MM” Lemak taldearen lehen lan luzeko bigarren single-a da. 2021eko otsailetik apirilera grabatu izan zen Beasaingo Pottoko Studio-an Fredi Pelaezen gidaritzapean. Kantuaren hitzak Maite eta Mirenenak dira. Gainera, Mikel Morenoren ahotsak kantua osotzen lagundu du.
Bideokliparen zuzendaritza, grabazioa eta edizioa Ibon Gomez Arizmendin eskutik.
Esker berezienak Gorka Rosi eta Iboni euki deben pazientziagaitxik. Eskerrak ere Pol Pol Taberna, Bergarako Kartzela Zaharra eta bideoan agertzen zareten guztiei.
Spotify: open.spotify.c...
Instagram: @lemak._
Gmail: lemaktaldea@gmail.com
[LETRA]
Amildegi ertzean aurrera ala atzera
erabaki ezinean nabil
biharko egunaren beldur.
Ispilua dut etsai nagusia.
Oroitzen al zara haurtzaroko uneetaz?
Arren eraman nazazu garai haietara.
Ezaba ezazu ardura hitza.
Izan gaitezen ume.
Aurrera egin nahi baina ezin,
atzean gelditzeaz nazkatu naiz.
Putzu sakonenetan ere
ez du horrelako nahigaberik ematen.
Errutinaren erraiak sendo iltzatuta,
ez diot errua inori bota nahi.
Arduren esklabua izatera
pasa nintzen aspaldi.
Aurrera egin nahi baina ezin...
Eguna iritsi da, hala dela sentitzen dut.
Zalantzaz josita, zoratzen hasi naiz.
Aurrera egin nahi baina ezin…

Пікірлер