Korrika 2024, Korrika Eguna eta 849 kilometroa, guztiona

Lizarrako Udalak ez du zegokion kilometroa hartu nahi izan, hortaz: kotarro.eus/849-kilometroa-go...
Lizarrako Udalak gutxienez 1993tik gaur arte behin baino ez du kale egin kilometroa erosten, hau da, azken 15 ediziotan bakarrean. Kolore guztietako udalek hartu dute parte, hala, bost sozialistak izan ziren (Jose Luis Castejon eta Mª Jose Fernandez), lau UPN (Josefina Bozal eta Begoña Ganuza) eta hiru EH Bildu (Koldo Leoz).
Udala gertuen dugun erakundea da eta horregatik eskatzen diogu herritarrek horren gogotsu eta urte luzez bultzatzen duten ekimenari babesa adieraztea. Sinbolikoa da, Korrika AEK-k antolatzen du, baina Euskal Herri osoko ondare ere bada, euskaltzale guztiona beraz, eta Udala guztiona ere bada, gertuen dugun administrazioa. Korrika gauza asko da, baina bi hitz aukeratu beharko bagenitu, hitz horiek “sinboloa” eta “emozioak” lirateke. Eta udalak, sinbolikoki, guztiak ordezkatuko gaituen kilometroa hartu behar zuen. Baina ez da hala izan.
Zorionez, 8-4-9 kilometroa erreklamatu dugu, eta batzuen utzikeria jendearen emozioekin, eta sosekin bete dugu. Udalak 721 euro jarri behar zituen, badakizue zenbat lortu ditugu guztion artean? 1.200 euro pasa!

Пікірлер