Imanol Royo "Lartain" harri-jasotzaileari elkarrizketa

#Lartain #harrijasotzailea #elgoibar
Zortzi harri-jasotzaile lehiatu ziren Baserritarren Egunean jokatu zuten Mintxeta Memoriala: sanbartolomeetako harri-jasotze txapelketan. Mintxeta (124,6 kilo) eta Belaustegi (145,4 kilo) harri irregularrekin jokatu zuten txapelketa, eta Jokin Eizmendik irabazi zuen, 30 altxaldi emanda (13 Belaustegi harriarekin eta 17 Mintxetarekin). Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a-k zuen marka berdindu zuen. BARRENek, baina, parte-hartzaile gazteena ekarri du hona, Imanol Royo "Lartain" (Zarautz, 2004), orain arte Mintxeta Memorialean lehiatu den harri-jasotzailerik gazteena izateaz gainera, lotura berezia baitu Elgoibarrekin.
Info + barren.eus/albisteak/kirolak/...

Пікірлер