Iduzki denean (Bankako menditarrak)

Музыка

www.txantxangorria.eus/
/ euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Iduzki denean, zoin den eder itzala!
Maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala:
egiten duzula mila disimula, inorant zirela;
erraiten duzula bertzetaik haizela,
faltsuki mintzo zira.
Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik,
erraiten zautala, ez dut bertze maiterik;
hitzer fidaturik nago tronpaturik,
gaixoa tristerik; ez dut eiten lorik,
ez jan edan onik, maitia zuregatik.
Oi! ene maitia, nik ere zuregatik,
pasatzen dizut, nik zonbeit sabeleko min,
ezkonduz zurekin, samur ait'amekin
behar nindeite jin, ez dakit zer egin,
ez eta nola jin, nik neure etxekoekin.
Oi! ene maitia, nun duzu izpirituia,
fediaren jabe aita deraukazuia?
Atxikazu fedia, maita bertutia,
libra kontzientzia, munduko bizia
labur da, maitia, ez zaitela kanbia!

Пікірлер: 7

  • @user-wl3zx7ux6q
    @user-wl3zx7ux6q8 ай бұрын

    Preciosa canción, ambiente envidiable y un conjunto de voces inmejorable pero sobretodo mantener la tradición de las canciones después de las comidas me pone la piel de gallina. ZORIONAK guztioi!!!!

  • @luciagracia8657
    @luciagracia86575 жыл бұрын

    Son geniales!! 👏 👏 👏

  • @olaiagaritagoitia1643
    @olaiagaritagoitia16433 жыл бұрын

    abesti ederra

  • @norastorgarlensiu1979
    @norastorgarlensiu19795 жыл бұрын

    Iduzki denian zoin diren eder eskualdun neska likits maitagarriak !

  • @pasaiplastec3635
    @pasaiplastec36353 жыл бұрын

    Giro , aparta , ederra.aurrera...

  • @norastorgarlensiu1979
    @norastorgarlensiu19793 жыл бұрын

    Iduzki zenean aurtenko udan, zuñen ziren aurten ere neskatxak karrikarik karrika, maska goitibeheiti.

  • @georgetteberho7293
    @georgetteberho72933 жыл бұрын

    Biba eskualdunak