Hamaikasax, saxofoi-jole gazteak lehian

Ойын-сауық

#hamaikasax #Elgoibar
Hamaikasax Saxofoi Elkarteak eta Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolak Saxofoi-jole Gazteen III. Hamaikasax Nazioarteko Lehiaketa antolatu dute astebururako. Lehiaketa honen bidez, saxofoi
klasikoa zabaldu eta musikari gazteei saxofoiaren munduan jarraitzeko pizgarri bat eskaini nahi diete antolatzaileek, bai eta goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleei bultzada eman ere.
Euskal Herriko saxofoi-joleez gainera, Kantabriatik, Madrildik, Tenerifetik eta Galiziatik etorritakoek ere parte hartuko dute, hemeretzik guztira, eta tartean Elgoibarko lau ere arituko dira: Elaia Etxaniz Irureta (A mailan), Laia Martinez Astigarraga (B mailan), Leire Etxaniz Bereziartua eta Itxaso Garaizabal Mujika (C mailan)
Informazio osoagoa barren.eus/elgoibar/170869868...

Пікірлер

    Келесі