Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka (Jakin jardunaldia) Ekainak 20 Arratsaldea

www.berria.eus | Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak.
- Isilpeko historia berreskuratuz. 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua.
Ione Zuloaga, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea.
- Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen.
Arantxa Manterola eta Xuban Zubiria, Usurbil 1936 elkarteko kideak.
00:00 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua.
58:17 Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen.
Bi hamarraldi. Milaka aldi.
Orain aldi berria dator. Zure aldia.
2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu, iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.
Egin zure ekarpena. 👉🏾 www.berria.eus/babestu-berria...
Harpidetu BERRIAren kanalera: kzread.info_c...

Пікірлер