No video

'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) (Hernani, 2021-09-29) (31'38'')

Zazpi protagonista igo dira Hernaniko Biteri kultur etxeko oholtzara. Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak eta Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara jardun duten lau bertsolari: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Onintza Enbeita. Segidan doazen gaiak erabili dituzte bertsolariek bigarren bideo honetan: 1-Ane. Olatz Vazquez argazkilari eta kazetaria hil da duela gutxi, 27 urterekin. COVID-aren ondorioz oso berandu diagnostikatu zioten minbizia. 2-Onintza eta Uxue. Duela gutxi hasi ziren elkarrekin, oso maiteminduta. Elkarrekin bizitzea joan ziren baina bizitokiak xarma gutxi du Uxuerentzako. Onintzak herentzian jasotako baserrian jarri ziren bizitzen. 3-Nerea eta Ane. Nerearen ezkontza-eguna da, egun perfektua bere bikoteari baiezkoa eman eta festaz gozatzeko. Arratsaldean aitaginarreba etorri zaio eta esan dio: “… badakizu nere semea… nere semea…”. 4-Uxue. Audio-liburu bat zintzilikatu dute, hain juxtu, Uxueren liburua.

Пікірлер