No video

'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Amurrio, 2021-09-19) (39'20'')

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua gauzatu da Amurrio herrian. Bertan, sei protagonista izan dira: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Izar Mendiguren gai-jartzailea; Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi bertsolariak. 1-Ajearekin heldu dira bertsolariak. Eliz atariaren aurrean daude. 2-Hirurak emakume berdinaren gorputza dira: Mirenek haurtzaroa izango du hizpide; Oihanak gaztaroari edo helduaroari helduko dio; Uxuek, berriz, zahartzaroari kantatuko dio. 3-Oihana eta Uxue. Artzain Eguna gaur Amurrion. Ardiak alde batera utzita, Likore Museora joan dira eta orain, bai, Amurrio oso dibertigarria iruditzen zaie. 4-Miren eta Uxue. 221 egun daramatzate Tubacex lantegiko langileek greban. Miren eta Uxue kaleratze zerrendan dauden langileak dira. 5-Oihana infernuan aurkitzen da, eta beste biak ere bai. Zer egin ote dute bada, infernura joateko?

Пікірлер