Etxera aldarrikapena jaiaren txoko guztietara eramateko deia egin dute

Sarek eta Etxeratek kalejira deitu dute Alde Zaharreko kaleetan zehar, preso, erbesteratu edo deportaturik gabeko sanferminak eskatzeko. "Euskal presoen eskubideak urratzen dituzten salbuespenei amaiera emateko garaia" dela eta "hori lortu arte lanean jarraituko dutela" aldarrikatu dute.

Пікірлер