Erretinosis Eguna 2020

Urtero antolatzen dugu Erretinosiaren Eguna, irailaren azken igandean, gaixotasun honen Munduko Egunean, hain zuzen. Xedea da, eraginda egotea zer den eta zer dakarren zabaltzea.
Heldu den igandean, hilak 27, ezingo dugu Donostiako Alderdi Ederren ospatu baina Euskadiko hiru elkarteek bat egin dugu sare sozialetan bideo bat hedatzeko. Bertan, jaso ditugun hainbat pertsonen argazkiak agertzen dira, Erretinosiaren kamiseta jantzita dutela. Bideoa, kolaborazioa eskertzeko eta gaixotasuna ezagutarazteko erabiliko da.
2021ean Egun hau berriro ospatzeko aukera izatea espero dugu gure eskaera bultzatzeko: bizi-kalitatea hobetuko duen ikerkuntzarako behar adina diru bideratzea

Пікірлер