'Eizmendi eta Iparragirreren marka berriak' (Aia, 2018-04-08) (15'18)

Музыка

Jokin Eizmendi zarauztarrak eta Jokin Iparragirre 'Mendibil' Azpeitiko lasaotarrak marka berriak ezarri dituzte, batak 200 kiloko kubikoarekin eta besteak 213 kiloko errektangularrarekin.
Jaialdi ederra antolatu dute Aiako probalekuan. Jakes Iruretagoienak (10 urte) 2 jasoaldi eman dizkio 42 kiloko zilindroari. Udane Ostolaza ere 2 jasoaldi egin ditu 50 kiloko errektangularrarekin. Xabier peñagarikano eta Aimar Galarraga 163 kiloko zilindro zaharrarekin jardun dute. 'Izeta IV.a', Inhar Urruzuno eta Mikel Lopetegi 113 kiloko kubikoarekin ibili dira borrokan. Josu Iparragirre 'Mendibil' lasaotarrak 2 jasoladi eman dizkio 213koari, 3 minutuko saioan. Jokin Eizmendik ere bi jasoladi ematea lortu du 200eko kubikoari.

Пікірлер

    Келесі