Eguzkilaru 2024

Atzoko eguna berezia izan zen Txatxilitarrontzat, baita Arrasateko haur eta nerabeentzat ere, guztion artean Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatu genuen!☀️🪵🌸😘🤸🏾‍♀️💥
Askotan gogoa izaten dugu Txatxilipurdi erraldoi bat egin eta mundua hankaz gora jartzeko baina egunerokotasunean txatxilipurdi txikiak eginda ere mundua aldatu dezakegula uste dugu.
Eskerrik asko Zintzilik Emozioen Laborategia eta Ekin Emakumeak zuek ere egunaren parte izatearren.
Eskerrik asko ‪@katxiporretaTB‬ beste urte batez gurean izateagatik, oparitutako pago txikiari Arrasateko txoko polit baten lekua egingo diogu!
🤸🏽‍♀️💜🌳

Пікірлер