Bertsoak, euskarafobiaren kontra

Ойын-сауық

#Elgoibar #bertsoak
Bilboko kaleak betetzera deitu du azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen normalizaziorako eman diren pausoak ezeztatzeko epaitegietatik etorri diren epaien kontra, eta helburu horrekin berarekin hirurehundik gora euskaltzale batu ziren Elgoibarren joan zen urriaren 26an Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak eta Mendaroko In Leike kultur elkarteak deituta.
Ekitaldiari amaiera emateko Irati Agirreazaldegik, Jone Olaizolak eta Eneritz Azkuek sortutako bertsoak kantatu zituzten plazara bildutako guztiek elkarrekin, Mikel Etxaniz eta Miguel Laguna musikariek perkusioarekin eta gitarrarekin lagunduta.
Informazio osoagoa: barren.eus/albisteak/euskara/...

Пікірлер

    Келесі