No video

Bertso-saio musikatua (1) (Astarbe-Astigarraga, 2021-07-09) (33'57'')

Bertso-saio musikatua burutu da Astigarragako Astarbe sagardotegian. Sei protagonista izan dira bertan. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikaz arduratu dira. Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsotan aritu dira Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara, eta musika lagun dutela. Musikariek hainbat doinu-pieza jo dituzte derrigorrezko agurraren aurretik. 1-Ofiziotako garaia helduta, Beñat eta Mirenen txanda da. Biak adinean gora doazen lagunak dira. Nahi baino gutxiago ikusi dute elkar. Gaur Beñaten etxean elkartu dira bazkaltzeko. 2-Alaia eta Beñat. Lankideak dira, marinelak. Itsasoan denbora luzez egoten dira eta lurrean daudenean, beste hainbeste. Hemendik bi egunera hartuko dute lur. Elkarri asmoen berri ematen ari dira itsasora begira. 3-Miren. Udazkenean bertsolari txapelketak izango dira. Lehen bertsoan txapelketan kantatu duen momentua adierazi behar du Mirenek. Bigarren bertsoan kotxean etxera doala sentitzen duena adieraziko du. Eta hirugarrenean, ohean etzanik, sabaira begira, begiak zabal-zabalik.

Пікірлер