'Bertso-bazkaria' (2) (Larraitz, 2019-06-21) (40'14'')

Музыка

Bertso-bazkaria burutu da Larraitzen, Herri-Jaien hasiera gisa. Hirurogeita hamar bat lagun hurbildu da bertara, bazkaria dastatu, elkarrekin egon eta bertsolariekin gozatzera. Hiru bertsolari hurreratu dira aurtengo edizioan: Haritz Mujika asteasuarra, Iker Zubeldia zegamarra eta Julio Soto gorritiarra. Bigarren bideo honetan bertsolariak bazkaldarrak zirikatzen hasi dira poliki-poliki: jo eta su bizikletan dabilen erretiratua, traktorea matxuratu zaion baserritarra, bi gaztek Txindokira egindako apustua, tratanteak… Disfrutatu!

Пікірлер

    Келесі