AUSARTEN KLUBA - 6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE !

Комедия

AUSARTEN KLUBA - 6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE !
“Ausarten kluba” - Artxanda mendian, Yogurinha Borova eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots Naizen elkartearekin. ERRESPETUA.
Muxika : Mikel Inun
Letra : Bihotz Gorospe
Diska etxea : Creanauta
Pandemiaren erdian, Bilboko hiriaren dinamizazioa sustatzen duten espazio publikoko sormen eta kultura sektoreen proiektuetarako deialdia luzatu zuen iaz Bilboko udalak, Bilbao Aurrera Planaren baitan.
Horren harira, Yogurinha Borova Katxiporretako pailazoekin harremanetan jarri, eta “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa gauzatu dute elkarlanean hiriko beste 8 eragileekin batera.
Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu dituzte, gizarte arloko 6 balore eta 6 kolore azaleratu eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Orotara 7 bideoklip osatu dituzte eta zazpigarrenak, “Maitasunaren ostadarra” abestiak, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, “Maisha” musikariak, hartu du parte San Franciscon (EE BB).
Grabaketaz eta edizioaz Alex Argoitia “Cinemafilmak” arduratu da. Segurtasun eta osasun protokoloak Panpotx Kultur Elkarteak gauzatu ditu.
#BilbaoAurrera
" 6 Balore, 6Kolore, Bilbo Milakolore " Proeiktuaren web horria :
www.6balore6kolore.eus/

Пікірлер