Argiartean 2023: Light Art jaialdi ikusgarria

Ойын-сауық

Argiartean jaialdiaren hirugarren edizioa urriaren 6an eta 7an egin zen Loiolako Erribera auzoan. Oroimenaren lorategia eta Iesu eliza jendez bete ziren berriro ere, iazko zenbakiak gaindituz bi gauetan 6.000 bisitari jasota.
🌐 www.donostiakultura.eus/eu/ag...
Diziplina anitzeko artistek, tokiko zein ingurukoek, adin guztietako publikoarengana iristea lortu zuten. Jaialdia ostiralean 20:00etan hasi zen, eguzkia sartzearekin batera, Alvaro Turriónen kontzertua eta Jaime De los Riosen proiekzioekin. Elizaren fatxadan irudi abstraktuak proiektatzen joan ziren pianoaren doinuak lagunduta. Gauak Laponite XLG performance dragarekin jarraitu zuen eta Sabiwa + Nathan L taldearen musika elektroniko esperimentalarekin amaitu zen.
Larunbata Lumi taldearen proposamenarekin eta Nagore Legarretaren argazkiekin hasi zen, argazkiak malenkonia berezien soinu elektronikoarekin bateratuz. TMATMB talde katalanaren kontzertuarekin eta Desilenceren proiekzioarekin jarraitu zuen gauak, eta azkenik, Pablo Casares artista eta sortzaile polifazetikoak eman zion amaiera jaialdiari.
#lightart #instalazioak #art #donostia #donostiakultura

Пікірлер

    Келесі