5 AZKEN DANTZA abestia EHKANTUZ ekitaldian Bizkaiko Diputazioaren aurrean

AZKEN DANTZA abestia Bilboko kaleetan EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Bizkaiko Foru Diputazioaren aurrean.
AZKEN DANTZAren itzak
Azken dantza hau,
maitia, zurekin
nahi zinduzket
ereman nerekin.
Bainan gaurko xedia
ezin daike betia,
badakit nik ere
bihar dela joaitia.
Bego pena hau
itzuliren naiz,
bai, berriz Euskal Herrirat.
Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondorat.
Azken dantza hau
ez da sekulako.
Zin egina dut,
zin egin betiko,
hemen, gure lurrean
bizi behar dudala.
Hori ez bada
hilotz jar nadila.
Bego pena hau...
Hitzak, musika: Manex Pagola / Abeslaria: Pantxoa eta Peio "Peio Ospital eta Pantxoa Carrere" (1975)

Пікірлер