No video

24511 Gamere Zihigako gazteen Maskaradak 2013an, Aloze - Zibose - Onizegaine.

Pantaila osoan ikusi liteke bideoa, kalitatea mantenduz.
2013ko martxoaren 31kan Zuberoako ZIBOSE herrian, XIII. gizaldiko Domenec de Sibas Jauretxean Gamere - Zihigako gazteak eskeini zituzten maskaradak. Ref. 24511
Maskaradetako pertsonaiak oraindik apur bat gorde den bi multzotan banatu ziren: maskarada gorria (zintzoak) maskarada beltza (gizarte nahasleak). Maskarada gorrian euskaldunak ziren; maskarada beltzean, buhameak eta biarnesak.
Gorrien taldea osatu zuten:
Aitzindariak edo dantzariak: Entseinaria, Txerreroa, Gathuzaina, Zamaltzaina, Kantiniersa.
- marexalak (errementariak)
- kukuileroak (mozorro dantzariak)
- jaun eta anderea
- laboraria eta laborarisa
- hartza eta artzaina, lore saltzaileak eta sapurrak (zulagileak)
Beltzen taldea osatua izan zen:
- buhame jauna eta bere taldea
- kherestuak (zikiratzaileak)
- kauterak (kaldereroak): Kabana Handi edo nagusia, Fripou, Poupou eta Pitxu)
medezina (osagilea),
- xorrotxak (zorroztaileak) koplak abesteko funtzio nagusia izan zuten
eskaleak, apezpikua, tximinia garbitzaileak.

Пікірлер