22. Korrika Orion

2022ko apirilaren 8 goizaldean igaro zen 22. Korrika Oriotik.
10 kilometro egin zituen herrian, Xuai gainetik Aginagako Mapileraino.
Herriko talde eta elkarte hauek eraman zuten lekukoa:
1966 km (05:00), Xuai gainean: Orain plataforma
1967 km, Xuaiko harrobi zaharraren parean: Zaragueta eskola
1968 km, Mutiozabal inguruan: Etxeluze gaztetxea + Xaltxerak taldea
1969 km (05:20), Herriko Plaza inguruan: Batzokia + AEK
1970 km, Herriko Plaza inguruan: Txurrumuski aisialdi-taldea
1971 km, Arozena zeramika-fabrikan: Herrio natura-taldea + Karkara aldizkaria
1972 km, Ortzaika auzoan: Ikastolako gurasoak
1973 km, Botalekun: Ikastolako langileak
1974 km, Saikolan: EH Bildu + presoen lagunak
1975 km, Intxaurretan: Talai Mendi + Harribil

Пікірлер