1983ko Ufalak Elgoibarren, bideoa (Txomin Mujikaren testigantza)

Ойын-сауық

#ufalak #Elgoibar #TxominMujika #83koufalak #uholdeak #40urte
Abuztuaren 26an 40 urte beteko dira 1983ko uholdeetatik. Urte hartako sanbartolomeetan goian-behean egin zuen euria inguru honetan, eta Deba ibaiak gainezka egin zuen, elgoibartarrek Umeen Eguna ospatu behar zuten egunean.
Egun hartan lanean jardun zen Txomin Mujika eguerdira arte, baina Kalegoen plazan ura pilatzen ari zela ikusita, hilabete aurretik erosia zuen bideo-kamera hartu eta grabatzeari ekin zion.
BARRENera ekarri du egun hartako grabazioa, eta irudi haiekin eta Txomin Mujikaren orduko oroitzapenekin beste grabazio bat osatu dugu 40. urtemugaren karietara.
1983ko uztailean erosi zuen Txomin Mujikak estreinako bideo-kamera, baina ez zuen asko usteko hilabeteren buruan dokumentu historikoa grabatuko zuenik harekin. Historikoa baita Barrenera ekarri digun bideoa, garai hartan ez baitzen gaur beste sakelako telefono eta kamera bazterretan, eta ur handiek Elgoibarren eta Mendaron eragin zuten triskantzako argazkiak erakutsi izan ditugun arren, bideoan eman gabeak ginelako artean orduko irudirik.
Irudi gehiago barren.eus-en:

Пікірлер: 2

  • @cristinaandreapereira
    @cristinaandreapereira9 ай бұрын

    Buenos días 😢😢

  • @studiobens
    @studiobens9 ай бұрын

    😢